Ondasunen komunitatea (ondasun erkidegoa)


KategoriakZuzenbidea

Espainiako ordenamendu juridikoan, ondasunen komunitatea edo ondasun erkidegoa pertsona juridiko batzuen artean adostu eta ezarri egiten den kontratua da, zeinaren arabera ondasun multzo bat haien jabetza komunekoa dela ezartzen den, eskrituretan jarritako partaidetza-kuoten arabera (sozietate zibilean ez bezala, non ondasun pribatuak batera jartzen diren kontratuan, hau da, aurrez ez dira jabetza komunekoak). Partaideei komunero deitzen zaie. Ondasunen komunitatean, eta partekatzen duten pertsona juridikoek euren izaera, ardura, eskubide eta obligazio indibidualak atxikitzen dituzte, elkarte edo sozietaterik osatu gabe, hots nortasun juridikoa komuneroena da betiere, indibiduala alegia. Komunitatearen sorrera ondasun bat amankomunean partekatze soilagatik gertatzen da, eta kasu horretan jabekide bakoitzak ezin dio uko egin komunitatean parte hartzeari.

Beste alde batetik, enpresa txikiak sortzeko batzuetan erabiltzen den forma juridikoa ere bada. Ondasunen komunitatea merkataritza-sozietatea ez denez, ez dute sozietateen gaineko zerga ordaintzen, eta komunero bakoitzak indibidualki ordaindu ditu zorrak; edonola ere, erantzukizun ekonomikoa erabat solidarioa eta mugagabea da komuneroen artean.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, comunidad de bienes.

250 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.