Ondare funts subiranoak jabea estatu bat duten inbertsio-funtsak dira, bertako aurrezki eta superabit publikoekin elikatuak. Bereziki, herrialde emergenteetan eta lehengai estrategikoak izateagatik (petrolioa, ...) sarrera publiko handiak dituzten herrialdeen eskuetan izaten dira, hala nola Qatar, Norvegia (biak petrolio-ekoizleak) eta Txina. Bereziki sektore estrategikoetan inbertitzen dute, sektore horietako enpresen akzio-pakete handiak erosiz.
Ondare funts subrianoek egiten dituzten inbertsioak mesedegarriak dira printzipioz inbertsio horiek jasotzen dituzten herrialdeentzat, baina kezka ere sortu ohi du herrialde horietan, kanpoko herrialdeek sektore estrategikoetan lor dezakeen eragin eta boteregatik. Hain zuzen, inbertsio-funts subiranoen kudeaketa opakoa izaten da, maiz interes geopolitikoak ezkutatuz, eta errentagarritasun ekonomikoa bigarren maila batena utziz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, Sovereign Wealth Funds; gaztelaniaz, fondos de inversión soberanos.
Loturiko artikuluak
InbertsioaZentzu ekonomikoan, inbertsioa edo (Ipar Euskal Herrian) inbestimendua (ikus inbestimendu, hiztegian) enpresek ekoizpen-faktore fisikoak ondasun eta zerbitzuak ekoizteko eskuratzea da (makina berri bat erosi, enpresako bazkideek jarritako diruarekin),…
EkonomiaEkonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…
Inbertsio-funtsakInbertsio-funtsak edo inbertsio-fondoak hainbat pertsonek ekarritako diruaz osaturiko inbertsio kolektiboak dira, ondare bakar batean biltzen direnak eta sozietate kudeatzaile batek eratu eta kudeatzen dituena, funtsaren errentagarritasuna eta arriskua zainduz.…