Gizarte ekonomia edo ekonomia soziala elkartasunak, eta ez irabazteko asmoak, gidatutako ekoizpen eta banaketa-harremanen multzoa da. Horrekin batera, kudeaketa demokratikoa eta autonomia izaten dira ekonomia sozialeko erakundeen beste…

Oinarrizko zerbitzuak pertsonek eta familiek gutxieneko bizi kalitatea izateko behar dituen baliabideak dira, hala nola ur-hornidura, segurtasuna, energia, hezkuntza, osasuna eta garraio publikoa. Horietako batzuetan merkatua ez da gauza zerbitzu horiei prezio bat esleitzeko (ondasun publikoak direnez, merkatu-akatsa sortzen da), zerbitzu horiek enpresa pribatuen ekimenetik kanpo geratzen dira eta ondorioz, eskainiko badira, zerbitzu publiko bihurtu behar dira ezinbestean, interes orokorrekoak, adibidez hezkuntza publikoaren eta segurtasunaren kasuan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, basic services; gaztelaniaz, servicios básicos.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.