Oinarrizko beharrak gizakiak bizirauteko eta osasunez eta duintasunez bizitzeko behar dituen baliabide ekonomikoak dira, bereziki janaria, ura eta aterpe bat. Osasunez bizirauteko behar diren beharrizanetara mugatzen bagara, behar fisiologikoak direla esaten da. Badira halere elementu batzuk, ekonomikoak nahiz ez-ekonomikoak, zuzenean biziraupena ziurtatzen ez badute ere, bizimodua aurrera ateratzeko beharrezkoak eta beraz oinarrizko behar gisa kontsideratu behar direnak, lana eta osasun-arretarako eskubidea.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, basic needs; gaztelaniaz, necesidades.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Hirugarren belaunaldiko giza eskubideakHirugarren belaunaldiko giza eskubideak komunitate bati dagozkion giza eskubideak dira, lehen belaunaldiko eskubideak (eskubide zibil eta politikoak) eta bigarren belaunaldiko eskubideak (hezkuntza, osasuna eta beste eskubide sozial batzuk)…
Giza beharrak (giza beharrizanak)Giza beharrak edo giza beharrizanak pertsonek eguneroko bizitzan bete edo betetzen saiatzen diren premiak eta nahiak, haien gabeziak edo eskasiak eragin ditzakeen estresa, antsietatea eta frustrazioa saihesteko. Behar…
GizapetikoaGizapetikoak dira gizaki orok, gizaki eta pertsona izate soilagatik, pairatu beharko ez lituzkeen egoerak dira, bizitza duinaren eta beraz giza eskubideen aurkakoak, non oinarrizko beharrak ere ez diren…