Gauza baten propietatea ezinbestekoa denean gauza hori existitu eta dagokion bezala sailkatu eta izendatzeko, propietate hori esentziala dela esaten da. Propietate hori gauza existitzeko beharrezkoa ez denean, gerta…

Duintasuna edo giza duintasuna pertsonaren berezko balioa da, bereziki askatasunez eta autonomiaz jokatzeko ahalmena, ukaezina eta ordezkaezina dena. Pertsona baten duintasuna handitu egiten da duintasun horren kontzientzia hartu eta horren arabera jikatzen duenean, Beste alde batetik, duintasuna berezkoa izanik, gizaki guztiok partekatzen dugun ezaugarria da; ildo horretatik duintasunak gizakiak begirunez edo errespetuz tratatzera behartzen gaitu, duintasunaren printzipioaren ondorioa baita denok berdinak garela eta berdintasunez tratatuak izateko eskubidea dugula, beste kontsiderazio guztien gainetik (jatorria, klase soziala, ...), pertsonak, askeak eta gizartean bizi garen aldetik. Duimtasunaren aurkakoa dena ezduin edo gizapetikoa dela esaten da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.