Kultura adiera ezberdinak dituen hitza da, ikuspuntuaren arabera. Latinezko cultura ("zaintza, hazkuntza") hitzetik dator, eta historian pertsonen espiritu, gogo edo adimenaren hazkuntzaren adiera hartzen joan da. Ikuspuntu humanista…

Ogia eta zirkoa (latinezko jatorrian, panem et circenses) herri xeheak kontsumismoarekin (ogia) eta kirola eta beste ikuskizunekin (zirkoa) erakusten duen atxikimendua izendatzeko erabiltzen den esamoldea da, literaltasunetik haratago masen egoismo edo berekoikeria eta konbikzio eta konpromiso politiko falta adierazteko erabiltzen dena. Esaldia Juvenal erromatar idazle satirikoarena da, garaiko erromatar hiritarren jokamolde akritiko eta apatikoa juzgatzeko idatzi zuzen testu batekoa, eta hedaduraz herri xumearen kontzientzia faltsua izendatzeko erabili da XX. mendetik, estatuak herriaren gogo primario horiek herritarren pasotismo edo inakzioa eta bake politikoa ziurtatzeko baliatuko lituzkeela adierazteko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, bread and circuses; gaztelaniaz, pan y circo.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.