Kirola ariketa edo joko fisiko arautua da. Ariketa fisiko gisa, jarduera zehatz eta errepikatua da, gorputza landu, zaindu eta taxutu egiten duena, modu trebean, harmonikoan nahiz azkarrean. Joko gisa, lorpena, erronka, norgehiagoka edo lehia du oinarrizko osagaitzat, baina hortik aurrera gizarte modernoetan transzendentzia erabateko jarduera sozial bilakatu da, estatus sozialarekin, ekonomiarekin eta geopolitikarekin lotura sendoak eratuz. Hasiera batean kultura guztietan ugari diren jolas fisikoak arautzetik baino askoz ere haratago, kirola ideologia tresna zabaltzaile nagusienetakoa bilakatu da, hala nola nazionalismo hutsala eraiki eta gorputzen estetika kanonikoa eratzeko. Norbert Elias (1897-1990) izan da kirola ikuspuntu soziologikotik aztertu duen egile nabarmenetakoa da, hain zuzen berak eraturiko soziologia figurazionaletik.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, sport; gaztelaniaz, deporte.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Xenofobia (definizioa)Xenofobia kanpotik etorritako gizatalde eta gizabanakoei zaien onarpen-eza, mesfidantza, ezinikusia eta gorrotoa da, azkenean diskriminazioa, esklusioa edo bazterketa eta kanpokoaren aurkako indarkeria ekartzen dituena. Xenofobiaren oinarriak objektiboak izan…
Generoa (definizioa soziologian)Agian genero gramatikala bilatzen ari zara. Generoaren definizioa gizon eta emakumeen arteko bereizketa eta desberdintasun biologikoak adierazteko ere erabiltzen bada bada ere, zentzu hertsian generoa gizon eta emakumeei…
Berrikuntza (definizioa)Berrikuntza gailu, prozesu edo erakunde batean gertatzen den hobekuntza nabarmena da, aldez aurretiko asmo bati jarraiki garatua, berrikuntzaren gaitasunei esker. Berrikuntza ohikoena arlo teknikoan gertatzen dira, eta gero…