Finantzetan, obligazioa interes finko batera eta orokorrean balio nominal berdinarekin enpresa handiek eta estatuek epe luzera eta kopuru handitan, jesapenak osatuz, jaulkitzen dituzten zor-tituluetako bakoitza da. Epe luzerakoa izatea da, hitzarmenez bost urtera baino luzeagoa alegia, obligazioen ezaugarri berezia bonuen aldean; hain zuzen, esan liteke obligazioa epe luzerako bonua dela. Obligazioak bigarren mailako merkatu batean negoziatu edo besterendu egin daitezke, eta horrela balore-titulu ere kontsideratu daitezke.
Loturiko artikuluak
Jaulkipena (finantzak)Ekonomian, jaulkipena estatu, erakunde edo enpresa batek, jaulkitzaile izenekoak, balore-tituluak (akzioak, bonoak, jesapenak, ...) plazaratzea da, partikularrek edo finantza-entitateek balore-titulu horiek harpidetu (erosi edo eskuratu), despoltsapen baten trukean,…
Balioespena (ekonomia eta finantzak)Ekonomian eta finantzetan, balioespena, baloraketa edo balorazioa ondare batek edo ondare horrek jasandako kalteak duen diru-balioa estimatzea da. Balioetsi egin daitezkeen ondareak denetarikoak izan daitezke, eta haietarako baliospen-metodo…
Arbitrajea (ekonomia eta finantzak)Agian, arbitrajea zuzenbidean bilatzen ari zinen. Ekonomia eta finantzetan, arbitrajea gertatzen dela esaten da merkatu batean irabaziak arriskurik gabe lortu daitezkeenean. Arbitrajearen adibide bat, aktibo bat toki batean…