Balioespena (ekonomia eta finantzak)


KategoriakEnpresa

Ekonomian eta finantzetan, balioespena, baloraketa edo balorazioa ondare batek edo ondare horrek jasandako kalteak duen diru-balioa estimatzea da. Balioetsi egin daitezkeen ondareak denetarikoak izan daitezke, eta haietarako baliospen-metodo desberdinak erabiltzen dira: aktibo material zein immaterialak, zeinetarako kostu historikoa edo eskuratze-kostua erabiltzen den horien balioespena egiteko, egindako amortizazio ekonomikoak kendura; inbertsio-proiektuak, Balio Eguneratu Garbia balioespen-metodoarekin esaterako, eta ingurumenaren balioespena, ingurumen-kalteei buruz esaterako. Balioespena aditu batek egiten duenean, modu arrazoituan, legezko efektuekin, tasazioa dela esaten da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, valuation; gaztelaniaz, valuación, valoración.

176 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.