Notazio zientifiko edo notazio esponentziala, edozein zenbaki erreal 1-10 bitarteko zenbaki bat bider 10 zenbakiaren potentzia eran idazteko modua da, bereziki zenbaki oso handiak eta oso txikiak adierazteko baliagarria. Adibidez, 2.500.000=2.5*10^6, edo 0.000015=1.5*10^-5.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, scientific notation, exponential notation; gaztelaniaz, notación científica, notación exponencial.
Loturiko artikuluak
Sozialismo zientifikoaSozialismo zientifikoa, batzuetan komunismo zientifikoa ere deitua, Pierre-Joseph Prodhon pentsalariak (1809-1965) Zer da jabetza? lanean lehen aldiz aipatua, historiaren eta errealitatearen azterketa zientifikoan oinarritzen den sozialismoaren korrontea da,…
Taylorismoa edo Lanaren Antolakuntza ZientifikoaTaylorismoa edo, horren jarraitzaileen izendapena baliatuz, Lanaren Antolakuntza Zientifikoa (ingelesez, Scientific Management) ekoizpenaren eta lanaren ikerketa sistematikoa da, produktibitatea handitzeko asmoarekin, bereziki serieko ekoizpenean, Frederick Winslow Taylor ingeniari estatubaturrak…
Abdukzio zientifikoaAbdukzio zientifikoa zientzia garatzeko abiapuntu metodologikoa izaten da, zeinaren arabera aurreikusi edo uste gabeko behaketa edo ebidentziak jasota, haiek indarrean dauden paradigma zientifiko eta teorietara moldatu egiten diren,…