Nortasun psikologikoa


KategoriakPsikologia

Psikologian, giza nortasuna pertsona baten bereizgarri psikologiko iraunkorren multzoa da, tenperamentu batetik abiatuz eta aiurria osatuz, pertsona horren sentimenduak eta besteekin harremanak izateko modua eragiten duena. Pertsonak euren nortasunaren arabera sailkatzeko, kategoria sinpleak erabiltzen ditugu maiz, profil psikologiko izenekoak.

Beste adiera baten arabera, nortasuna pertsonak besteen aurrean agertzeko modua litzateke; hain zuzen, pertsona hitzaren jatorri etimologikoa antzinako grezieratik dator eta maskara esan nahi du literalki. Psikologian, nortasuna eta identitatea loturik agertu ohi diren terminoak dira, baina ezberdinak dira guztiz: identitatea nork bere burua ikusteko modua da, pertsonalki bere singulartasuna nola bizi duen, nortasuna identitate horrek gauzatu eta zehazten dituen bereizgarri (alaia, serioa, ....), joera eta portaeren multzoa da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, personality; gaztelaniaz, personalidad.

Ikus, gainera

218 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.