Alostorrea Euskal Herriko dorretxe baten izena da, batzuen arabera Debako egungo Sasiola dorrea dena. Erdi Aroan han jazotako gertaera dramatikoengatik da ezaguna, gaurdaino iritsi den balada batean haren…
Bigarren Mundu Gerran, Normandiako lehorreratzea indar aliatuen tropek alemaniar armada naziak okupatutako Frantziako Normandiako kostaldean 1944ko ekainaren 6an abiarazi zuten lehorreratze masiboa izan zen, naziek kontrolaturik zuten Europa kontinentalera zuzenean sartu eta nazien eskuetatik libratzeko. Guztira 160.000 soldadu ingeles, estatubatuar eta kanadiarrek hartu zuten parte lehorreratzean eta ondorengo Normandiako gudan, beste nazio aliatu batzuetako soldadu kopuru txikiagoekin batera. Indar aliatuen lehorreratzea hurrengo egun eta asteetan zehar jarraitu zuten, eta abuzturako 3 miliotik gora soldadu lehorreratuak ziren Frantziako kostaldetik. Normandiako lehorreratzea eta ondorengo Normandiako gudua funtsezkoak izan ziren nazien aurkako amaierako gudaldia arrakastaz burutzeko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, desembarco de Normandía.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.