Norfolk sistema XVIII. mendean Charles Townsend bizkondeak garaturiko laboreen errotazio-sistema zen, lursailen zati bat lugorrian uzten zuen hiru urteko laboreen errotazio-sistema baztertu eta lau urteko errotazioa ezarri zuena, bazka-landareak, garia, arbia eta garagarra edo oloa txandakatuz. Hori baino lehenago baliatzen zen sistema hiru urtekoa zen, garia, lekak eta lugorria txandakatuz. Horri esker, lugorria baztertu eta zerealak nahiz abereentzako bazka ekoizteko polilaborantzako sistema ezarri ahal izan zen, produktibitatea nabarmen gehituz. Abereen ukuiluratze eta beste hobekuntza teknikoekin batera, Norfolk sistema Inglaterran XVII. mendearen bigarren erdialdean garatu zen nekazaritza iraultzaren faktore nagusi bat izan zen, Industria Iraultzarako bidea zabaltzeko, landa eremuko laneskua libratuta abian ziren industria-jarduerara bideratuz.
Loturiko artikuluak
Sistema-administratzaileaSare moduan antolatutako sistema informatiko batean, sistema-administratzailea (ingelesez, sysadmin) sistema osoaren funtzionamendu eta erabilera kontrolatzen duen teknikaria da, hardawarea eta softwarea instalatu eta konfiguratu, lan-kontuak eta baimenak esleitu,…
Sistema hidrikoaSistema hidrikoa, elkarrekin harremanetan dauden ur baliabide eta erabileren multzoa da, modu dinamikoan lotzen direnak, denboran zehar ziklikoki edo modu errepikakorrean gertatzen diren transferentzia-prozesuen bitartez. Era horretan, baliabide…
Sistema jurídicoEn derecho, el sistema jurídico es el conjunto de normas jurídicas vigentes en un país o región, comprendiendo el ordenamiento jurídico junto con las instituciones y procedimientos que…