Hizkuntzalaritzan, inkorporazioa aditz bati izen edo adberbioa gehitzea da, hitz konposatu bat osatuz, aditzaren esanahia osatu eta zehazte aldera. Inkorporazio horren ondorioz, aditz berria lexikalizatu egiten da eta…
Nominalizazioa adjektibo, aditz edo bestelako funtzioa betetzen duen sintagma edo esaldia izen edo substantibo bihurtzea da. Adjektibo baterako adibidez, "gazteak irabazi zuen partida", gazte adjektiboa nominalizatu egin da; aditzen kasuan adibidez, "lan asko egitea txarra da", lan egin aditzarekin "lan asko egitea" osatu eta izen gisa erabili da perpausa osatzeko. Nominalizazioa ohikoa da kazetaritzan eta testu akademikoetan, askotan estilo nominala delakoa sortuz, maiz zaila izaten dena jarraitzen (adibidez "grebaren deialdia egin zen", "greba deitu zen" esan ordez), ahozko hizkuntzan ohikoa ez izateagatik.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.