Nikolas Koperniko, polonieraz Mikołaj Kopernik, latinez Nicolaus Copernicus, (1473, Torun, orduko Prusian eta egungo Polonian - 1543, Frombork, egungo Polonian) unibertsoaren teoria heliozentrikoa, Eguzkia unibertsoaren zentroan dagoela baieztatzen duena, komunitate zientifikoan zabaldu zuen astronomoa izan zen. Koperniko ez zen izan heliozentrismoa proposatu zuen lehena, Antzinako Greziako Aristarko Samoskoa baizik; halere, garaiko zientzia gizonek onartuta, hala nola Galileo, Kepler, Deskartes eta Newton, bere teoriak unibertsoaren garaiko ikuspegia aldatu zuen eta garai hartan onartzen zen geozentrismoa (Lurra unibertsoaren zentroan dagoela baieztatzen duena) ordezkatu zuen. Kopernikori esker beraz, paradigma zientifikoaren aldaketa, egiazko iraultza zientifiko bat, gertatu zen (ikus iraultza kopernikarra, sakontzeko).
Kopernikoren teoria heliozentrikoaren arabera, planetak eta Lurra horien artean Eguzkiaren inguruan biratzen dira. Baieztapen hori Commentariolus (“Iruzkin txikia”) izeneko idaki batean azaldu zuen 1510 urte aldera, baino zehaztasunez askoz ere beranduago agertuko zen, 1543 urtean. hil ondorenean, argitaratu zen De revolutionibus orbium coelestium libri vi lanean (“Zeruko Munduen Birei buruzko Sei Liburu”). Bere teoria argitaratzeko atzerapena berak bere teorian aurkitu dituen inkoherentziengatik izan zen, hala nola Lurra mugimenduan bazegoen, zergatik erortzen ziren objektuak Lurrera. Bere teoriak ere gabezia eta beste errore nabarmen batzuk baditu, Eguzkia kokapen finko batean dagoela esaterako.
Biografia
Merkatarien familia batekoa, bere osaba gotzaiak hezi zuen. Krakoviako Unibertostatean astronomia eta astrologia ikasketak abiatu, baina gero Bolognako Unibertsitatera joan zen, egungo Italiara. Han garaiko astrologo famatuenaren tutoretzapean ikasi zuen urte batzuetan zehar. Medikuntza ere ikasi zuen eta margolaritza ere bai (ezaguna da berak egindago autorretratua). Bere gorpuzkinak Poloniako Fromborkeko katedralean daude.
Loturiko artikuluak
Iraultza kopernikarra (kopernikar iraultza)Agian biraketa kopernikarra bilatzen ari zinen, filosofiaren testuinguruan. Iraultza kopernikarra edo kopernikar iraultza Nikolas Kopernikok XVI. mendean De revolutionibus orbium cœlestium lanean plazaratutako modelo heliozentrikoak eragin zuen iraultza…
Geozentrismoa (teoria geozentrikoa)Geozentrismoa, teoria geozentrikoa edo modelo geozentrikoa Lurra ("geos") unibertsoaren zentroan dagoela eta beste argizagi guztiak horren inguruan bira egiten dutela baieztatzen duen teoria astronomikoa da. Antzinarotik zabaldutako teoria…
HeliozentrismoaHeliozentrismoa edo teoria heliozentrikoa (antzinako grezierazko helios hitzatik, "eguzkia") eguzkia unibertsoa zentroan jartzen duen teoria zientifikoa da, beste izar, planeta eta argizagi guztien mugimendua horren arabera azaltzen dituena.…