Justizia klimatikoa aldaketa klimatikoaren kausak eta ondorioak modu bidezkoan konpondu eta arintzeko printzipio etiko eta politiko, erabaki eta ekintzen multzoa da. Printzipio horien artean gizabanako, erakunde eta gobernuen…
Neutralitate klimatikoa edo neutraltasun klimatikoa eskualde edo herrialde batean zein mundu osoan negutegi efektuko gasen isurketak eskualde horretako baliabide naturalek (basoak, zoruak, ...) nahiz bertan abian jarritako teknologiek harrapatutako gas kopuruak konpentsatzen direnean gertatzen den egoera da, gas horien bolumena atmosferan egonkor atxiki aldera. Neutralitate klimatikoa lortzeko neurri nagusienetakoa da deskarbonizazioa, karbono isurketak murriztea alegia. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko baldintza gisa ezarri da epe luzera zenbait hitzarmenetan nahiz herrialdeek indibidualki hartutako erabaki politikoetan. Batzuetan, adiera murritzagoan erabltzen da, karbono-neutralitatea aipatuz, karbono dioxidoari bakarrik egiten zaionean erreferentzia, karbono dioxidoa baita hain zuzen negutegi efektua sorrarazten duen gas nagusia.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.