Ekonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…

Deskarbonizazioa, dekarbonizazioa edo karbonogabetzea karbono isurketak, bereziki karbono dioxidoarenak, murriztu eta ezerezean uzteko prozesu teknologikoa nahiz ekonomikoa da, enpresa, eskualde, herrialde edo mundu osoari buruz, eta maila indibidual nahiz kolektiboan burutu daitekeena. Zehatzago, erretzean atmosferara karbono dioxidoa isurtzen duten erregai fosilen erabilera (petrolioa, ikatza, gas naturala bereziki) murriztu eta erabat baztertzeko ekintza eta ahaleginen multzoari egiten dio erreferentzia, neutralitate klimatikoa lortze aldera. XXI. mendearen hasieratik, zientzilari gehienek proposatu duten erabakia izan da, aldaketa klimatiko antropogenikoari aurre egiteko, maila eta neurri desberdinetan bada ere. Energia sektorean energia sortzeko erregai fosilen erabilera baztertzea dakar, energia berriztagarrien alde, eta elektrifikazioa garraio-sektorean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, decarbonisation; gaztelaniaz, descarbonización.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.