Neopositibismoa (positibismo logikoa, enpirismo logikoa)


KategoriakFilosofia

Neopositibismo logikoa, positibismo logikoa edo enpirismo logikoa, XX. mendearen hasieran garatutako korronte filosofikoa izan zen, metafisika guztiz baztertu, zientzia eratzeko metodologia bateratua eratzea helburu zuena, zientzia fisikoaren proiektua beste zientzia guztietara zabaldu nahian fisikalismotik abiatuz eta berifikazio edo egiaztapenaren printzipio zorrotzean oinarrituta, soil soilik egiaztagarriak diren proposizioak zientifikotzat onartuz. Moritz Schlick fisikariak gidaturiko Vienako Zirkuluaren inguruan ardaztu zen korrontea, beste partaideak izanik besteak beste Otto Neurath, Hans Hahn, Rudolf Carnap eta Ludwig Wittgenstein. Ludwig Wiitgenstein bereziki neopositibismoarekin lotura estu samarrak dituen filosofia analitikoaren ordezkaria ere bazen.  Aldi berean, neopositibismoa positibismoaren garapen edo aldaera historiko gisa ere definitu daiteke, XIX. mendean Auguste Comtek esperientzia hutsean oinarritutako zientzia positiboaren proiektuarena alegia.

205 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.