Platonen ideien teorian, ideia guztiak antolaturik eta mailakaturik daude, zuhaitz bateko enborretik zabaltzen diren adarrak eta hostoak bezalaxe; adibidez, astoaren ideiaren gainetik animaliaren ideia orokorragoa litzateke, eta animaliaren…
Neoplatonismoa III. mendetik VII. mendera bitartean indarrean izan zen eskola filosofiko idealista izan zen, Platonen filosofia erreferentzia nagusi izan zuena, baina antzinako filosofiaren ekarpenak ere aintzat izan zituena, hala nola Aristotelesen ekarpenak eta estoikoen etika, baina epikureismoaren eta estoizismoaren materialismoa guztiz ukatu zuena. Haien ideia nagusi bat nous edo kontzientzia mundu fisikoaren aurrekaria izatea da, lehen errealitatea alegia; horrekin batera, errealitate guztia printzipio bakar batetik datorrela zioten neoplatonikoek, Jainkotzat har daitekeena. Arimaren existentzia ere baieztatzen zuten. Ildo horretatik, neoplatonismoak eragin nabarmena izan zuen kristau filosofian eta teologian, eta Erdi Aroan erreferentzia izan zen Tomas Akinokoarentzat, besteak beste. Neoplatonikoak izan ziren Plotino (204-270), Porfirio (232-304) , Ianbliko (ca. 250 -ca- 330) eta Agustin Hiponakoa (354–430).1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.