Paisaia toki batean sumatu, ikus, eraldatu eta zaindu egin daitekeen ingurune natural eta soziala da, naturak sortutakoa eta gizakiak moldatua. Ohikoa da paisaia irizpide estetikoekin baloratzea (turismoaren eraginaren…

Nekazaritza intentsiboa laboreen ekoizpen guztiz kontrolatua da, ahalik eta uzta handiena lortzeko. Zehatzago, nekazaritza intentsiboan ongarriak eta produktu fitosanitarioak erruz erabiltzen dira, maiz negutegi azpian garatzen da, ureztatzea eta tenperatura guztiz kontrolatuz eta hazi bereziak erabiltzen dira, kontrolatutako kondizio horietara ondo moldatzen direnak, guztia ekoizpena maximotzeko helburuarekin hain zuzen. Makineria ere erruz erabiltzen da, lurra landu, haziak erein eta uzta biltzeko ere. Halaber, ohikoena monolaborantza da nekazaritza intentsiboan, labore bakarra lantzea alegia, espezializazioa garatu eta etekin handiagoak lortze aldera.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.