Lurzoruaren emankortasuna (lurraren emankortasuna)
Lurzoruaren emankortasuna edo lurraren emankortasuna, baita pluralean ere, lurzoruen emankortasuna edo lurren emankortasuna, lur eremu bateko lurzoruak bertan landaredia hazteko duen ahalmena da. Terminoa bereziki nekazaritzaren testuinguruan erabiltzen da, erein edo landatutako laboreak hazteko lurrak duen produktibitateari erreferentzia egiteko. Lurzoruaren emankortasuna lurzoruaren parametro fisikokimikoen araberakoa, eta hura hobetzeko ongarriak izeneko gaiak erabiltzen dira. Lurren gehiegizko ustiapena emankortasunaren kaltetan izaten da, eta hala nekazaritza intentsiboa garatzen den eremuetan, ongarriak kopuru handitan erabili behar dira.** Beste hizkuntzetan: **gaztelaniaz, fertilidad del suelo, fertilidad de la tierra.