Emari ekologikoa ibaiko ekosistema kaltetu gabe ibaietan atxiki behar den emari (ibilgutik igarotzen den ur kantitate) txikiena da.

Nekazaritza ekologikoa, nekazaritza biologikoa edo nekazaritza organikoa aldi berean lurraren eta ekosistemen oreka eta biodibertsitatea zaindu eta gizaki nahiz aberrentzat elikagai osasungarriak dituen nekazaritza-sistema da, kutsadura saihestuz, material eta produktu naturalak modu jasangarri batean baliatuz, eta bereziki ongarri eta pestizida sintetiko eta kaltegarriak baztertuz eta ziklo biologiko naturalak errespetatuz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, organic farming; gaztelaniaz, agricultura ecológica.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.