Jabetza pribatua ondasun bat eduki eta erabiltzeko eskubidea da, pertsonala (gizabanakoarena nahiz elkarte edo enpresarena) eta besterengarria, diruaren edo beste ondasunen trukean. Jabetza pribatuaren indarra eta ziurtasuna estatuak…
Nazionalizazioa enpresa edo sektore ekonomiko oso bat estatuaren esku geratzea da, enpresaren jabe (ikus, jabetza pribatua) edo bazkide zirenak desjabetuz, estatuaren jabetza eta kudeaketa-kontrol osoarekin. Pribatizazioaren aurkako kontzeptua da, non estatuarena den enpresa bat enpresa pribatuen esku geratzen den. Hainbat arrazoi eta kausa daude nazionalizazioa justifikatu eta azaltzen dutenak: ekonomia sozialistetan, arrazoi ideologikoengatik burutu den erabakia izan da, sozialismoaren postulatuekin bat ekoizpen-bideen jabetza kolektibo eginez; beste batzuetan sektorea edo enpresa jarduera estrategikoa izan edo zerbitzu publiko bat eskaintzeagatik nazionalizatzen da, jarduera edo zerbitzu horiek arriskuan daudenean (adibidez, ur-hornidura); azkenik, merkatu-akats nabarmenak izateagatik ere har daiteke nazionalizatzeko erabakia (adibidez, monopolio batek kontsumitzaileei ezarritako gehiegizko prezioak kontrolatu nahi dituenean).
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.