Aliantza Hirukoitza Alemaniak, Austria-Hungariako Inperioak eta Italiak osaturiko nazioarteko ituna izan zen, 1882an sinatu eta 1915era arte iraun zuena, haietako bat Frantziak edo Errusiak erasotuz gero elkarri babesa…
Nazioen Elkartea edo Nazioen Liga Lehen Mundu Gerraren bukaeran, 1919 urtean, sortutako nazioarteko erakundea izan zen, Mundu gerraren osteko nazioarteko harremanak bideratu eta bakea sustatzeko sortua. Nazio Batuen Erakundearen aitzindaria izan zela esan daiteke. Alemania eta Turkia baztertuak izan ziren hasiera batean, eta Sobietar Batasuna ez zen 1937 arte integratu, 1939an kanporatua izan bazen ere. Bere asmo sendo eta zintzoak gorabehera, Nazioen Elkarteak istilu eta gatazka ugari kudeatu izan zituen, maiz arrakastarik gabe, bereziki Italia, Alemania eta Japoniako militarismoa eta proiektu espantsionistak. 1930eko hamarkdaren bukaerarako, Bigarren Mundu Gerraren atarian, Nazioen Elkartea errelebantziarik gabeko erakundea zen, baina indarrean jarraitu zuen 1946 urtean desegin zen arte, Nazio Batuen Erakundea sortu eta gutxira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, League of Nations; gaztelaniaz, Sociedad de Naciones.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.