Nazio Batuen Erakundea (Nazio Batuak)


KategoriakHistoria

Nazio Batuen Erakundea edo Nazio Batuak 1945ean, Bigarren Mundu Gerra bukatu eta gutxira, sortutako nazioarteko erakundea da, munduko herrialde guztietako herrialdeak biltzen dituen, eta bakea, segurtasuna, giza eskubideak, berdintasuna, elkartasuna eta giza laguntzas sustatzea helburu dituena. Munduan dauden gatazketan eskuhartze aktiboa du, bake-elkarrizketak eta bakea ziurtatzeko tropak sustatuz. Herrialde guztiek ordekaritza duten arren, Asanblada Orokorra deitzen den organoaren bitartez, bada Segurtasun Kontseiluko izeneko Batzordea, gatazken konponbiderako, non bost herrialdek, Bigarren Mundu Gerran garaile suertatu zirenak hain zuzen (Estatu Batuak, Errusia, Erresuma Batua, Frantzia eta Txina), beto eskubidea dutenak. UNESCO kultur erakundea eta FAO elikadurarako erkaundea dira erakunde beste sail batzuk, besteak beste. New York hirian du egoitza nagusia.

217 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.