Narrazio-egitura


KategoriakLiteratura

Narrazio-egitura edo egitura narratiboa literatura lan batean kontatzen diren gertaera eta egitateen sekuentzia da, lan horretan kontatu edo azaltzen diren ordenan. Sekuentzia horretan gertaera eta egitate horiek agertzen diren ordenaren arabera, narrazio-egitura zenbait bereizten dira: egitura lineala, gertaerak ordena kronologikoan azaltzen direnean, gertatzen diren denboraren arabera ordenaturik; egitura ez lineala, denboran atzera eta aurrera jauziak gertatzen direnean; egitura zirkularra, hasierako gertaera eta bukaerakoa bat datozenean; eta in media res, tarteko gertaera bat kontatuz hasten den kontakizuna, eta gero aurrerago, atzeraka eginez, gertaera horretara nola iritsi den kontatzen denean.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, estructura narrativa.

Ikus, gainera

187 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.