In media res (definizioa)


KategoriakLiteratura

In media res (latinez; euskaraz, "gauzaren erdian") narrazio bat kontatu nahi den istorioaren erdian (eta ez hasieran) abiarazten duen egitura narratiboa da. Literatura klasikoan, epikan erabili zen bereziki; hain zuzen ere, Homeroren Iliada olerki epikoa in media res abiatzen da, Troiako gerra urte batzuk hasita dagoela, Helenaren bahiketa eta istorioaren beste pasarte batzuk atzera utziz. Kultura modernoan ere erabili da, hala nola Star Wars sagan, non lehenengo filma istorio osoaren erdian kokatzen den. In media res abiatzeak flashback-ak dakartza ezinbestean aurrerago narrazioan: aurrerago kontatuko diren gertakariak iraganari buruzkoak izango dira.

Narrazioak ab ovo (hasiera-hasieratik) eta in extrema res (bukaeratik) abiarazi daitezke baita ere.

197 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.