Literaturan, narratzailea istorioaren haria kontatzen duena da, narrazioaren hizlaria. Narratzailea eta idazlea kontzeptu desberdinak dira: idazlea idazlana idatzi egiten duena da, baina idazlana osatzerakoan kontakizuna narratzailearen esku uzten du, nahiz eta batzuetan idazlea eta narratzailea bat datozen; adibidez, gizonezko idazle batek "nire alua samurki laztandu zuen" idazten zuenean, narratzaile moduan emakume bat jartzen du.
Kontakizunean duen rolaren arabera narratzaile mota hauek bereizten dira
- narratzailea heterodiegetikoa, narratzailea istorioaren edo narrazioaren parte ez denean;
- narratzaile homodiegetikoa, narratzailea istorioan sarturik dagoenean, baina bigarren mailako pertsonaia edo lekuko huts moduan.
- narratzaile autodiegetikoa, narratzailea istorioaren protagonista denean.
Idazleak darabilen pertsona gramatikalaren arabera, narratzailea lehenengo pertsonan, bigarren pertsonan (zu edo zuei zuzenduz) edo hirugarren pertsonan (berari edo beraiei zuzenduz) izan daiteke.
Ikus, gainera
Beste hizkuntzetan: ingelesez, narrator; gaztelaniaz, narrador.
Loturiko artikuluak
Naturalismoa (literatura)Agian, naturalismo filosofikoari buruz jakin nahi duzu. Naturalismoa XIX. mendeko azken hamarkadetan garatutako literatura mugimendua izan zen, muturreko errealismoa, errealitatea xehetasun osoz deskribatuz, eta erabateko objektibitatea bilatzen zituena,…
Orojakintasuna (orojakintza, omniszientzia)Orojakintasuna, orojakintza edo omniszientzia Jainkoari dagokion ohiko nolakotasuna da, den-dena jakitea adierazten duena. Kontzeptuak, ordea, arazoak planteatzen ditu, den jakitea zer den ez bitago batere garbi. Batzuen iritziz,…
Narratzaile orojakilea (zero fokalizazioa)Narratzaile orojakilea narrazioaren munduan gertatzen den guztiaren berri jakin (ikus, orojakintasuna) eta kontatzen duen narratzailearen ikuspegia edo fokalizazioa da, zero fokalizazioa ere deitzen dena. Hartan, narratzailea narraziotik kanpo…