Narratzaile orojakilea narrazioaren munduan gertatzen den guztiaren berri jakin (ikus, orojakintasuna) eta kontatzen duen narratzailearen ikuspegia edo fokalizazioa da, zero fokalizazioa ere deitzen dena. Normalean, narratzaile orojakilea narraziotik kanpo dago, ez du parte hartzen narrazioan, narratzaile hutsa da, ez da pertsonaia, ez dago pertsonaien artean, hots, narratzaile kanpodiegetikoa da; hala ere, haiek baino gehiago daki, protagonista eta beste pertsonaia guztien pentsamendu eta sentimenduak ere jakiteraino. Horrela, sinesgarritasuna ematen zaio narrazioari (eta beraz egokia da istorio fantastikoetarako) eta narratzaileak istorioa guztiz menderatzearen sentsazioa sortzen da, azalpen eta xehetasun guztiak emanez, baina hala ere balorazioak eta azken epaia irakurleari utziz.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, narrador omnisciente.
Loturiko artikuluak
Zero kupoiaZero kupoi bonoak aldiro interesak sortzen ez dituzten bonoak dira, eta horren ordez deskontuarekin jaulkitzen direnak. Inbertitzaileak bono horietan jasotzen duen ordainsaria bonoaren nominalaren eta jaulkipen-prezioaren arteko diferentzia…
Orojakintasuna (orojakintza, omniszientzia)Orojakintasuna, orojakintza edo omniszientzia Jainkoari dagokion ohiko nolakotasuna da, den-dena jakitea adierazten duena. Kontzeptuak, ordea, arazoak planteatzen ditu, den jakitea zer den ez bitago batere garbi. Batzuen iritziz,…
FokalizazioaLiteraturan, fokalizazioa edo zehatzago fokalizazio narratiboa istorioa kontatzean narratzaileak hartzen duen ikuspuntua da, bere kokapena gertaeren aurrean, istorioari buruz kontatuko dena guztiz eragiten duena. Funtsean, hiru fokalizazio mota…