Trokelaketa azalera lauko material batean zizailak, ebakiak, zuloak edo hutsuneak mekanikoki sortzeko ekintza da, trokel izeneko makina baten bitartez egiten dena. Trokelak bi elementu nagusi ditu: puntzoia zulatu…
Nanozientzia 100 nanometro baino txikiagoak diren gai eta objektuak ezaugarri eta propietateak aztertzen dituen zientzia da. Gai eta objektu horien aplikazioak eta ekoizpena aztertzen duen arloa, ingeniaritzarekin loturik, berriz nanoteknologia da. Nanoeskala edo 100 nanometroko gehienezko eskala horren ideia egin dezagun, nanometro milimetroaren milioirena dela hartu behar da aintzat, atomo eta molekulen eskalan, eta beraz praktikan mikroskopio elektroniko indartsuekin lan egin behar da eskala horri heltzeko. Nanoeskala horretan gainera objektuek eta gaiek beste eskaletan gertatzen ez diren propietate fisiko eta kimikoak dituzte, eta horixe da hain zuzen nanoeskala horretarako jakintza-arlo bat sortu izanaren arrazoia. Horren aplikazioak nanozirkuitu elektronikoetatik medikuntza molekularrera doaz, esparru zabal-zabala du, beraz, XX. mendearen bukaera aldera ireki zena eta egun ere bide luzea duena aurrean.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.