Alostorrea Euskal Herriko dorretxe baten izena da, batzuen arabera Debako egungo Sasiola dorrea dena. Erdi Aroan han jazotako gertaera dramatikoengatik da ezaguna, gaurdaino iritsi den balada batean haren…
Municheko kongresua 1962 urtean erregimen frankistaren aurkako oposizioak Alemaniako Munich hirian parte hartu zuen Europar Mugimenduaren nazioarteko batzarra izan zen, non errepublikazaleak, monarkiko demokratak, sozialdemokratak eta abertzale euskaldun eta katalanak bildu ziren, demokrazia eta giza eskubideak aldarrikatzeko. Erregimen frankistak erreakzio bortitza izan zuen kongresu horren aurka, prentsan horren aurkako kanpaina zabala garatuz (hain zuzen; contubernio de Munich edo Municheko kontubernioa edo Munich-eko elkar hartze makurra deitu zitzaion) eta kongresura bertaratutakoak zigortuz Espainiara itzuli zirenean. Europan erreakzio irmoa izan zen errepresio horren aurka, eta horren ondorioz gobernu-krisia izan zen erregimen frankistan, Francok Arias-Salgado informazio-ministro falangista kargutik kenduz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.