Multikulturalismoa, multikulturalitatea edo kultura aniztasuna (kultur aniztasuna ere deitua) gertatzen da kultura anitzek espazio geografiko eta sozial berdina partekatzen dutenean, haietako bakoitzak bere kultura, ohitura eta balio propioak atxikiz, besteekiko harreman, elkartruke edo akulturaziorik gabe, eta aldi berean bizikidetzan eta berdintasunean, haien artean menpekotasunik sortu gabe (hala ez balitz, segregazio, asimilazioa edo esklusioa sortuko lirateke). Labur esanda, pluraltasun kulturala baino ez da. Hori horrela, multikulturalitateak besterik gabe elkarrekin egoteari baino ez dio erreferentzia egiten, kulturen arteko harremanak jasotzen dituen interkulturalitateak ez bezala.
Halaber, eta hauxe izaten da adiera ohikoena, multikulturalismoa kultura haien bizikidetzarako printzipio eta politika zenbait barnehartzen dituen termino generikoa izaten da, kulturaz desberdinak diren gutxiengo eta beste gizataldeen presentzia, aukerak eta tratamendu berdinak eta orekatuak aldezten dituena, diskriminaziorik gabe, bereziki eremu instituzionalean, eta ordena soziala atxikitze aldera, tolerantzia sustatzen duena, baina orokorrean bakoitza bere kultura propioa atxikiz. Batzuetan, multikulturalitatea, kultura aniztasunaren egoera, eta multikulturalismoa, kultura anitzen bizikidetzaren sustapena, bereizten dira. Interkulturalismoa, berriz, haratago doa eta kulturen arteko asimilazioa eta integrazioa sustatzen ditu.
XX. mendeko azken hamarkadetatik puri-purian dabilen gaia da, bereziki Mendebaldeko herrialdeetara etorritako migrazioei eman beharreko erantzunaren inguruko eztabaidan. Globalizazioarekin loturiko fenomenoa izan arren, harekin desberdintasun nabariak ditu: globalizazioak uniformizazioa ekarri eta berdintzen duen bitartean, multikulturalismoak ezberdintasun kulturalak aitortu eta sostengatzen ditu. 1
Ikus, gainera
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
AsimilazionismoaAsimilazionismoa gutxiengo etnikoek eta immigranteek bertako kultura, hizkuntza, identitatea eta arauak bereganatzea, erabateko integrazioa alegia, sustatzen zuen ikuspuntu eta politika soziala da. Dominazioa inplikatzen duen politika da, gutxiengoak…
Tolerantzia Pluralismoan eta gizaki guztiok berdinak garelako printzipioan oinarriturik, eta beraz liberalismo politikoan sustraiturik, tolerantzia pertsona guztien bizimodu, jokabide, erlijio eta jarrera politiko guztiak oztopatzen ez dituen jarrera…
Globalizazioa, mundializazioaGlobalizazioa, batzuetan mundializazioa ere deitua, XX. mendearen bukaeran eta XXI. mendearen hasieran herrialdeen arteko integrazio ekonomiko, politiko eta soziala ekarri duen prozesua da, mundu osoko gizakiei komunikazioa eta garraioa…