Muga-efektua


KategoriakEkonomia

Muga-efektua erregulazio edo prezio desberdinetako eremuen arteko mugan gertatzen diren portaeren multzoa da, eremuen arteko asimetriak edo alborapenak saihestu edo apaldu nahian. Adibidez:

  • muga igarota, produktu baten prezioa (normalean erregulatua) txikiagoa bada, mugaz bestaldeko salmentak handitu eta bertakoak murriztu egingo dira. Hala gertatzen da adibidez, Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko mugan: erregaiak, tabakoa eta alkohola (guztiak prezio erregulatuarekin mugatik bi aldeetara) merkeagoak dira Hego Euskal Herrian, eta horregatik Frantziako herritarrak muga pasatzen dute produktu horiek erostera;
  • Autoa aparkatzeko TAO eremu eta eremu askeen arteko mugetan, oso zaila izaten da eremu askean aparkatzea, autoz beterik izaten dira,  autoek eremu askean aparkatzeko joera izango dutelako, TAO eremuko aparkatzeko tasa saihestu nahian.

Nazioarteko merkataritzan muga-efektuak herrialdeen arteko muga eremuetan gertatzen den merkataritza-murrizketari egiten dio erreferentzia, herrialde batetik bestera produktuak saldu eta erosteko dauden arantzel eta bestelako traba administratiboen ondorioz. Herrialdeen arteko integrazio ekonomikoak mugako oztopo horiek ezabatu egiten ditu, eta horrekin batera baita ere merkataritza mugatzen duen muga-efektua.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, border effect; gaztelaniaz, efecto frontera.

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Muga-efektua"; Gizapedian, 17 martxoa, 2021, /muga-efektua/.
264 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.