Kostu diferentziala eta mozkin diferentziala bi erabakiek dakarten kostuen edo mozkinen arteko aldea edo diferentzia da, erabaki horien artean aukeratzeko erabiltzen dena. Bereziki, kostuen kontabilitatean baliatu beharreko kontzeptua…
Mozkin garbia mozkin gordinari, sarrerak ken gastuak eginez kalkulatzen den zenbatekoari alegia, interes eta bestelako finantza-gastuak kenduta eta zergak ordainduta geratzen den mozkina da, aurreko ekitaldietako galerak estali, erreserbak osatu nahiz bazkide edo akziodunak saritzeko geratzen dena. Mozkin garbia da errentagarritasun finantzarioa (Return on Equity) kalkulatzeko oinarria.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, net profit; gaztelaniaz, beneficio neto.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.