Fenomenologian, noesia eta noema, Edmund Husserl filosofo existentzialistak ezarritako terminoak dira. Noesia zerbait jaso edo pentsatzeko ekintza intentzionala den bitartean, noema noesiaren edukia da, ez objektua euren baitan,…

Motore mugiezina edo lehen motore mugiezina unibertsoaren lehen kausa, eta hortik Jainkoa, azaldu eta frogatzeko Aristotelesek asmatu eta zenbait filosofok historian baliatu duten argudio kosmologikoa da. Aristotelesen arabera, mugimendu oro beste mugimendu batek eragiten du; atzera eginez, lehen mugimendu batera heltzen gara, inongo kausarik ez duena, aktu purua dena eta potentziarik ez duena (eta hortik mugiezina deitzearena), potentzia edukiz gero, horren aurretik beste kausa izango litzatekeelako. Tomas Akinokoak Jaiknkoaren existentzia frogatzeko ezarri zituen Quinque viae edo Bost Bideetako bat da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, motor inmóvil.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.