Ebanjelioa (antzinako grezieratik datorren hitza, literalki "berri ona" esan nahi duena) Jesukristoren irakaspenak eta haren dotrina orokorrean adierazteko erabiltzen den hitza da. Pluralean, berriz, ebanjelioak Jesukristoren bizitza kontatzen…
Mormoiak XIX. mendean Joseph Smith lider karismatikoari jarraiki sortutako elizen jarraitzaileak, egun gehienak Azken Egunetako Santuen Jesu Kristoren Eliza izeneko konfesioan bildtzen direnak. Biblia Jainkoaren Hitz gisa onartzen badute ere, haien kredo edo sinesmen nagusiak Joseph Smithek berak ustez errebelazioz Jainkoarengandik jasotako Mormonen Liburuan jasotzen dira. Joseph Smith eta bere anaia kartzelan zeudelarik lintxamendu batean hil zituzten, gizon talde batek tirokatuta. Bere ordezko Brigham Young-ek milaka sinestunak Utah estatura eraman zituen bidaia liuze batean, eta han Salt Lake City hiria sortu zuten. Egun ere hiri horretan dago mormoien egoitza nagusia da, eta han bizi dira baita ere mormoi gehienak. Mormoien sinesmen eta dotrinen artean, poligamia (egun mormoien konfesio nagusia debekaturik dagoen arren), drogak eta alkohola erabat baztertzea eta misiolaritza nabarmentzen dira. Kristau konfesioa da, Jesukristorengan eta Hirutasun Santuan sinesten baitute. Egun 10 milioi jarraitzaile daude mundu osoan, bereziki Estatu Batuetan eta Latinamerikan.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.