Morala (definizioa)


KategoriakFilosofia

Morala (latinezko mos, moris-etik) ohitura edo usadioek jokabideari buruz sortutako arauen multzoa da, eginbideak eta debekuak jartzen dituena. Horrela, jokabide bat ohiturarekin bat datorrenean morala dela esango dugu. Jokabidea immorala edo ezmorala, berriz, ohituraren aurkakoa da, eta pertsona immorala moralaren aurka nahita edo jakinaren gainean jokatzen duenean. Azkenik, pertsona amorala morala kontuan hartu gabe jokatzen duen hura da; bere ekintzak immoralak nahiz moralak izan daitezke. Taoismoa da morala bereziki baztertzen duen eskola etikoa; hain zuzen, morala beti erlatiboa izateaz gainera, sinpletasunaren bidea aukeratu duten pertsonei espontaneitatea kentzen die.

Ikus, gainera

177 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.