Kontzientzia morala, eskolastikan sinderesia deitua, (antzinako grezierazko συντηρῶ, syntero, aditzetik, "zaindu, gorde, atxiki, adi egon"), gizakiok zuzentasunez erabaki eta jokatzeko dugun ustezko berezko ahalmen eta predisposizioa da, bertuteen printzipioak ulertuz eta jarraituz. Garbi eduki behar da ordea, sinderesia ez dela bertuteen multzoa, baizik eta bertute horiek izateko ahalmena. Adiera zabalagoan, gizakiaren arrazoi naturala litzateke. Lehen aldiz Aristotelek kontzeptua aipatzen duen arren, sinderesiak bereziki eskolastikan asmatu eta landutako kontzeptua da, bereziki Tomas Akinokoaren eskutik. Jeronimo Estridongoak scintilla conscientiae edo kontzientziaren txinparta deitu zion.
Ikus, gainera
Erreferentzia
Loturiko artikuluak
Epistemikoa eta epistemologikoaEpistemikoa eta epistemologikoa aise nahas daitezkeen terminoak dira. Epistemiko izenondoak ezagutzarekin zuzenean lotua dagoenari egiten dio erreferentzia; epistemologikoa, berriz, ezagutzaren ikerketari eta bilaketari, epistemologiari alegia, dagokiona litzateke. Adibidez,…
Noesia eta noemaFenomenologian, noesia eta noema, Edmund Husserl filosofo existentzialistak ezarritako terminoak dira. Noesia zerbait jaso edo pentsatzeko ekintza intentzionala den bitartean, noema noesiaren edukia da, ez objektua euren baitan,…
Utopia eta utopikoaUtopia (antzinako grezieratik, "ez den lekua") bizimodu edo bizitoki ideala eta perfektua da, non hango guztiak harmonian eta zoriontsu bizi diren. Bizimodu, toki eta egoera harmoniatsu horiek gizarte utopikoak…