Luteranismoa Martin Lutero (1483-1546) apaiz eta teologoak bultzatu zuen Erreformaren jarraitzaileen kredo erlijiosoa da, Eliza Katolikotik aparte bide propioa jarraitu zuena XVI. mendetik. Bereziki, Alemanian, Eskandinavian eta Baltikoko…

Monakotza edo monakatoa monakoen, monje eta lekaimeen bizimodu erlijioso eta espirituala da, munduko behar eta irrikak baztertu eta maila espiritual goren batera edo Jainkoarengana heltzea bilatzen duena, otoitzaren, kontenplazioaren eta aszetismoaren bitartez, gehienetan bizimodu horren hautua egin duten beste pertsona batzuekin batera eta ordena erlijioso baten baitan. Kristautasunean, budismoan eta beste hainbat erlijiotan proposatzen den bizi-esperientzia da; islamean berriz bazterturik dago guztiz, eta judaismoa oso minoritarioa da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, monasticism; gaztelaniaz, monacato.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.