Monakotza edo monakatoa monakoen, monje eta lekaimeen bizimodu erlijioso eta espirituala da, munduko behar eta irrikak baztertu eta maila espiritual goren batera edo Jainkoarengana heltzea bilatzen duena, otoitzaren, kontenplazioaren eta aszetismoaren bitartez, gehienetan bizimodu horren hautua egin duten beste pertsona batzuekin batera eta ordena erlijioso baten baitan. Kristautasunean, budismoan eta beste hainbat erlijiotan proposatzen den bizi-esperientzia da; islamean berriz bazterturik dago guztiz, eta judaismoa oso minoritarioa da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, monasticism; gaztelaniaz, monacato.
Loturiko artikuluak
KontenplazioaArtikulu hau kontzeptu filosofikoari buruzko da, kontzeptu erlijiosoa garatzen duena beste hau da: Bizitza kontenplatiboa (kontenplaziozko bizitza) Kontenplazioa munduarekiko jarrera aktibo, tekniko eta operatiboaren etendura da, subjektua mundua…
ZilizioaZilizioa (latinezko cilicium hitzetik) jantzi latza da, atorra edo gerriko modukoa, abereen ileaz egindakoa, kristau fedean aszetismorako erabiltzen dena, penitentzia eta mortifikazio tresna moduan. Zilizioak eragindako deserostasuna areagotu…
AszetismoaAszetismoa (antzinako grezierazko askesis hitzetik, "trebatze, ariketa") nork bere buruarekiko , autokontrolean (enkrateia, antzinako grezieraz), abstinentzian eta mundutik erretretan (anachoresis, antzinako grezieraz) oinarritzen den bizimodua da, helburu erlijioso eta espiritualak…