Pentsamendu ahula Gianni Vattimo filosofoak (Turin, 1936 - ) proposaturiko erlatibismo postmoderno berria da, modernitateko pentsamendu gogor edo indartsuak proposatzen dituen kontzeptu uniboko eta normatiboen (eta finean horien…
Modernitatea XVI. mendetik abiatu eta gaurdaino luzatu den mundu ikuskera nagusia da, subjektuaren autonomia eta indibidualtasuna eta arrazoiaren eta teknikaren nagusitza erreferentzitazat harturik, gizarte bizitza guztiz moldatu duena, enpresa kapitalistaren, estatu modernoaren eta zientziaren inguruan. Historikoki, Berpizkundean du jatorri, hark ekarriko antropozentrismoarekin eta sekularizazioarekin; eta XVIII. mendean , Argien Mendean alegia, sendotzen da Ilustrazioaren idealekin eta Iraultza Frantsesak ekarritako demokraziaren ideiarekin. Egun, modernitatearen bereizgarri batzuk indarrean badira oraindik ere, postmodernitatearen garaian gaudela aipatzen da, arrazoiari, aurrerapenari eta helburu unibertsalei dagokienean halako deslilura bizitzen denez hainbat arlotan.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.