Modernismoa (artea)


KategoriakArtea

Artikulu honek modernismoa adiera zabalean azaltzen du, filosofian dituen sustraiak eta artean duen islada bilduz. Modernismo terminoak, ordea, adiera espezifikoagoak baditu:

  • Modernismoa literarioa, modernismoaren printzipioei jarraiki garatu zen literatura korrontea, besteak beste Ezra Pound, Virginia Woolf, James Joyce, Samuel Beckett eta orokorrean XIX. mendetik literaturan molde berriak, modernoak, bilatu zituzten idazleak.
  • Modernismo edo art nouveau, naturan eta exotismoan zentratutako artea, arkitekturan esaterako Antoni Gaudí ordezkari nagusitzat duena.
  • Modernismo hispanikoa, literatura mugimendua, olerkigintzan zentratua, eta Rubén Darío aitzindaritzat izan zuena.
  • Modernismo portugesa, Portugalko literatura mugimendua Fernando Pessoa ordenakri nagusienetakotzat izan zuen.
  • Modernismo brasildarra, 1922-1945 bitarteko Brasilgo arte eta literatura mugimendua.

Modernismoa, eta horien isladak, hala nola arte modernoa, literatura modernoa eta musika modernoa besteak beste, XIX. mendeko bigarren erdialdetik filosofian, artean eta literaturan tradizioa (hala nola, musika klasikoa, arkitektura klasikoa, literatura klasikoa) gainditzeko izandako molde berrien multzoa da, geroztik gizartean izandako aldaketen haritik. Zaharrarekikoa ez zen guztiz haustura izan, ordea, modu paradoxikoan garatu zelako: Jainkoaren nagusitasunarekin hautsi eta zientzia eta aurrerapen ideiak bereganatu baziren ere, modernitateari jarraiki, gizarte industriala eta estatu modernoa, boterearen aurpegi berria, gogor kritikatu ziren.

Pentsamenduan, Friedrich Nietzsche filosofoaren ekarpena nabarmendu behar da, Jainkoaren heriotza aldarrikatuz, balio berrien bilaketa aldarrikatzen du, gizakiaren botere-nahian oinarritua eta bizitzari berezko balioa emanez. Aldi berean, John Ruskin pentsalariak gizarte industriala gogor kritikatzen du, eta naturara itzultzea proposatzen du, baina espiritualtasun berri batez.1 Pentsamendu horien itzalpean, sortu ziren lehenengo arte korronte modernoak, hasiera batean esplorazio bizi moduan, zentzumen guztiak piztu nahian, besteak beste sinpletasuna, egunerokotasunaren errealitate gordina, diskordantziak zein sentsualitatea erabiliz. Horrela sortu ziren arte modernoko lehen abangoardia artistikoak: inpresionismoa (kolore eta ehundura berriekin, inpresioak, emozioak sortzea bilatzen zuena, egunerokotasuna islatuz), eta ondorengo fauvismoa, kubismoa eta espresionismoa. Arkitekturan ere nabarmena izan zen eragina hasiera-hasieratik: eliza eta jauregietatik, arkitekturaren zentroa eraikin zibiletara igaro zen (museoak, erakusketa-aretoka, eskolak, lantegiak, garraio-geltokiak), alde batetik naturako forma bigunak bereganatuz, eta bestetik, paradoxikoki bada ere, material berriak, industrialak, erabiliz, hala nola burnia eta beira.

Geroztik, etengabeko bilaketa eta hautsi nahia konstantea izan da artean, musika eta arkitekturan, emozio berria eta aurrerapena posibleak direlakoan. Egungo arte joeretan, modernoak jarraitzen du izaten benetakotasunaren eta orijinaltasunaren marka, gizarte zabalean utzitako arrastoa apala den arren, arte modernoaren lanen eragin iraultzailea ezabatu baita guztiz, maiz diruaren mendean utzita.

Erreferentziak

1.
El Modernismo. Carolyn Aguilar-Dubose . http://www.arquitectura.uia.mx/cursos/CIUDAD/p11/12%20El%20Modernismo.pdf. Accessed 2018.
476 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.