Milizia Nazionala (Espainiako historia, XIX. mendea)


KategoriakHistoria

XIX. mendean, Milizia Nazionala Espainian osaturiko milizia edo hiritarrek osaturiko talde armatua izan zen, konstituzionalismoa eta liberalismoa babestu eta absolutismoaren aurka jardun zuena. Bereziki, udal mailan antolatua, polizia, ordena publiko eta kontrol sozialeko funtzioak betetzen zituen. 1812 urtean sortu zen, Cadizko Konstituzioarekin batera, eta 1814 arte jardun zuen hasiera batean. 1814an, absolutismoaren berrezarkuntzarekin batera, desegin egin zen. Hirurteko Liberalean berriz ere osatu zuen, Zorizgaiztoko Hamarkadan berriz ere desegiteko. Isabel II.aren errealdian zehar indarrean egon zen, baina alderdi politiko nagusien arteko desadostasunak sortu ziren horren inguruan, Alderdi Moderatua horren aurka eta Alderdi progresista horren alde zirelarik hurrenez hurren. Azkenean, Borboien Berrezarkuntzarekin batera desegin zen behin betiko.

Ikus, gainera

201 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.