Marketinean, makrosegmentazioa produktu generiko baten baitan beharrizan desberdinak identifikatzeko prozesua da, produktu-merkatu desberdinak, beharrizan jakin eta zehatzak asetzen dituen produktu espezifikoak alegia, identifikatze aldera (adibidez, margoen merkatuan, margo mota desberdinak bereiztea makrosegmentazioari daogkio). Makrosegmentazioa segmentazioaren lehen fasea lizateke, eta ondoren letorke mikrosegmentazioa, bezero talde txikiagoak identifikatuz, azkenean guztiz txikiak izan daitezkeenak, haien ezaugarri psikologiko, soziologiko, geografiko edo demografikoen araberako marketin-estrategiak (komunikazioa, banaketa, ...) diseinatzeko.
Loturiko artikuluak
Amortizazio zuzena eta zeharkakoaAmortizazio zuzena eta amortizazio zeharkakoa ibilgetuko aktiboen amortizazioa kontabilizatzeko bi metodo desberdin dira. Zuzeneko amortizazioaren metodoaren arabera, amortizazioa gastu bezala kontabilizatzen da, baina ibilteguko aktiboaren balioa zuzenean gutxituz.…
Makroingurunea eta mikroinguruneaMarketinean, makroingurunea eta mikroingurunea enpresaren merkatuko harremanetan, hala nola bezeroekin eta hornitzaileekin baina baita beste eragile batzuekin ere, eragina duten kanpoko (inguruneko) faktore multzoak dira. Enpresak makroingurunera eta…
Txikizkariak eta handizkariakTxikizkariak eta handizkariak produktuak eta zerbitzuak saltzen dituzten eragile desberdinak dira, zehatzago eta marketinaren terminologia baliatuz, banaketa-kanaleko bitartekaritza motak. Txikizkariak produktuak eta zerbitzuak bereziki azken kontsumitzaileei saltzen dizkieten…