Hezkuntza mistoa, eskola mistoa edo eskolatze mistoa neskak eta mutilak batera, eskola eta gela berdinetan, eta curriculum berdinekin hezten dituen hezkuntza-mota da. Egun herrialde modernoetako hezkuntza eredu nagusia izan…
Mikrokredentzialak, mikroikastaroak, mikrograduak edo mikrotituluak eduki labur, mugatu eta orokorrean espezializatuko ikastaroak dira, ikasleari konpententzia eta trebetasun zehatz eta bereiziak eskuratzea ahalbidetzen dutenak. Informazio eta komunikazio teknologiek mikroikastaro horien diseinu azkar eraginkor eta malgua, haien hedapen globala eta zertifikazio digitala ahalbidetzen dituzte. Gainera, haiek eskaini eta diseinatzeko malgutasun handia dago, ikasketa-plan handi baten moduan txertatu behar ez direnez. Ikasleari begira, mikroikastaroek aukera ematen diote ikasleari bere curriculuma diseinatzeko, ikasi nahi dituen eduki, konpententzia eta trebetasunak zehaztuz. Hori horrela, ikastaro horietan parte hartzeak ikastaro tradizionaletan baino bokazio eta motibazio handiagoak eragiten dituela esan daiteke. Gainera, orokorrean ikastaro horietarako izen ematea aldez aurreko titulaziorik gabe ere egin daiteke. Beste alde batetik, ikastaroen iraupen laburrak bereziki aproposa da lanagatik edo beste arrazoiengatik ikaskuntza-ibilbide luzeago batean sartu eta inplikatu ezin diren pertsonentzat, eta horrela etengabeko prestakuntzarako guztiz egokiak direla esan daiteke. Mikro izaera eta laburtasuna ikastaro horien ezaugarri nagusia izanda ere, horiek ez lirateke oztopo izan behar mikroikastaroak sakontasunez eta zorroztasunez diseinatu eta garatzeko, garapen pertsonal eta profesionalaren hezkuntza alternatiba indartsua izan daitezen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.