Materia atomo izeneko partikulau txikiz osaturik dagoela dakigun bezala, Demokritok Antzinaroan planteatu baina XIX. mendean froga esperimental garbiak bildu zirenetik, Max Planck fisikariak(1858-1947) energia unitate eta pakete txikietan, jauzika…
Mikrokosmosa edo mikrokosmoa (etimologikoki, kosmos edo unibertso txikia) filosofia, soziologia eta giza zientzietako beste jakintza-arlo batzuetan erabilitako terminoa da, sistema handiagoa baten zati den azpisistema bat izendatzeko erabiltzen dena, sistema nagusiaren antzekoa dena bere elementuetan eta beraien arteko harremanetan, baina aldi berean batasuna eta osotasuna azaltzen dituena, bere baitan itxita eta sistema nagusiaren independentzia maila handiarekin.
Adibidez, soziologian eta antropologian gizataldeak, herriak eta komunitate txikiak mikrokosmos sozialak direla esaten da maiz, haiek gizarte oso batean aurki daitezkeen elementuak eta harremanak dituztelako, eta gizarte osoaren parte izanik ere, gizarte horri buruz independentziaz eta osotasunez garatzen direlako. Filosofian ere maiz erabilitako kontzeptua izan da, gizakia mikrokosmosa dela adierazten denean bereziki, gizakiak materia eta izpiritua biltzen dituelako bere baitan, unibertsoa bezalaxe, eta unibertso txiki bat osatuz, makrokosmosa unibertso osoa den bitartean. Gizakia mikrokosmos gisa azaldu zuen lehena Demokrito filosofo presokratikoa izan zen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.