Mikrodatuak ikerketaren oinarrizko unitate edo banakoetatik jasotako datuak dira, zuzenean eta inongo agregazio edo prozesamendurik gabe eskuraturikoak. Makrodatuak, berriz, mikrodatuetatik agregazioz edo prozesamenduz eskuratzen diren informazio-unitateak dira. Adibidez, pertsona batek emandako botoa mikrodatua da, baina herri batean alderdi batek lortu duen boto-kopurua makrodatua; halaber, mikrodatuetatik kalkulaturiko batezbestekoak, bariantzak eta beste estatistikoak ere makrodatuak dira. Mikrodatu eta makrodatuekin batera, mesodatuak ere bereizten dira, mikrodatuetatik makrodatuetarako erdibideko datuak.
Loturiko artikuluak
Perturbazioa edo errorea (estatistika)Aldagaien arteko erlazioa irudikatzen duen eredu estatistiko batean, bereziki erregresio-ereduetan, perturbazio aleatorioa edo zorizko perturbazioa, errorea ere deitua, aldagai azaldua eragiten duen zorizko osagaia da, aurresanezina, praktikan kontrolatu edo…
EstatistikaEstatistika fenomeno aldakorrei buruz jasotako datu-multzoak era egokian bildu, irudikatu, aztertu eta horiei buruzko konklusioak ateratzen dituzten metodoen multzoa da, bereziki fenomeno aldakor horietan izan daitezkeen erregulartasunak atzemate…
MikromarketinaMikromarketina ezaugarri bereziak dituen kontsumitzaile multzo txiki eta zehatz bati buruz planteatzen den marketineko estrategia da. Horren baitan tokiko marketina eta marketing indibiduala bereizten dira.1 Bereziki big data…