Migrazio-dolua emigratzen duten pertsonek beren ohiko ingurunetik eta gertuko pertsonengandik urrun sentitzen direnean izaten duten galera-sentimendua da, gizarte eta kultur ingurune arrotz batean egoteagatik, nahiz eta etsaitasunezkoa ez izan, sozializazioa eta afektibitatea berregitera behartzen dituena. Galera-sentimendu hori tristurarekin, mingostasunarekin, abandonuarekin, babesgabetasunarekin, bakardadearekin eta hustasun-sentimenduarekin loturik izaten da. Emozio horiek normalak badira ere, haiek denboran irauteak subjektua Ulisesen sindromea garatzera eraman dezake, subjektua gai ez denean bere ingurune berrira egokitzeko estrategia sozial eta afektiboak garatzeko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, duelo migratorio.
Loturiko artikuluak
Migrazio-saldoaHerrialde, eskualde geografiko bati buruz, migrazio-saldoa, saldo migraria, migrazio garbia edo migrazio-hazkundea epe batean zehar bertaratutako immigranteen eta joandako emigranteen arteko aldea da. Migrazio-saldoa positiboa dela esaten da,…
Migrazio zirkularraMigratzaile zirkularrak aldiro eta ziklo bati jarraituz toki batetik bestera, herrialde baten baitan edo herrialde batetik bestera, mugitzen diren haiek dira. Adibide garbiena, uzta biltzen ibiltzen diren sasoiko…
Migrazio-tasaMigrazio tasa edo, zehatzago, migrazio tasa garbia, herri, hiri eskualde edo herrialde batean urtean izandako izandako immigrazio eta emigrazioen arteko diferentzia da, migrazio-saldoa alegia, mila biztanleko kalkulaturik. Migrazio…