Migrazio tasa edo, zehatzago, migrazio tasa garbia, herri, hiri eskualde edo herrialde batean urtean izandako izandako immigrazio eta emigrazioen arteko diferentzia da, migrazio-saldoa alegia, mila biztanleko kalkulaturik. Migrazio…
Gizartean, migratzaileak dira euren ohiko bizitokia utzi eta beste herrialde edo eskualde batera aldatzen diren pertsonak eta familiak dira (ikus, sakontzeko, migrazioak), lan arrazoiengatik edo bizimodu hobe baten bila. Migratzaileen artean, bi motako egoera bereizten dira: immigratzaileak edo etorkinak toki jakin batera datozen pertsonak eta familiak, bizitoki horren ikusopuntutik; emigratzaileak edo joankinak beste toki batera doazen pertsonak eta familiak diren bitartean. Beraz, migratzen duen pertsona edo familia da emigratzailea eta immigratzailea da aldi berean, emigratzailea jatorriko bizitokina, eta immigratzailea bizitoki berrian. Adibidez, Donostiatik Londresera aldatzen den pertsona migratzailea , emigratzailea da Donostian, eta immigratzailea Londresen.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, migrants: immigrants and emigrants; gaztelaniaz, migrantes: immigrantes y emigrantes.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.