Metadiegesia (hipodiegesia)


KategoriakLiteratura

Metadiegesia edo hipodiegesia beste istorio baten barruan dagoen istorioa, eta beraz istorio nagusi edo lehen mailakoari buruz maila intradiegetiko batean dagoena,  kontatzen duena da. Horrela, metadiegesia bigarren mailako narratiba edo intradiegesia dela esan daiteke. Hainbat eratara lotu daitezke narrazio metadiegetiko bat osatzen duten istorioak; adibidez,  protagonistak berari buruzko narrazio bat irakur dezake narrazio nagusian. Askotan, lotura horiek izaten dira metadiegesiaren une erabakiorrenak, narrazioa klimaxera eramaten dutenak.

Euskal literaturako narrazio metadiegetiko argiena Ramon Saizarbitoriaren Ehun metro da. Eleberri labur horretan, narrazio batzuk, maiz oroitzapenak, batera harilkatzen dira, pertsonaia beraren inguruan, eleberria collage moduan osatuz, baina aldi berean eleberri osoari zentzua emanez. Ramon Saizarbitoriak berak adierazi izan du "oroimena plater puskatua bezalakoa" dela, narrazio batzuek batera osatzen dutena errealitatea, eta agian ideia hori hobekien adierazten duen idazlana Ehun metro bere eleberria da.

220 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.